XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Halaber, barne-aurrerabideko txandaz lehiatu ahal izango dira kategoria batera sartzeko beharrezko titulaziorik ez dutenak ere, baldin eta, kategoria hura dagoen sailkapen-taldearen hurrengo sailkapen-talde apalagoko titulazioa izanik, aurreko idazatian ezarritako eskakizunak betetzen badituzte eta Eusko Jaurlaritzak zehazten dituen gaikuntza-ikastaroak gainditu badituzte, horien antolakuntza eta garapeneko ardura Euskal Herriko Polizi-Ikastegiarena izango dela. Idazati honetan ezarritakoa ez da aplikatuko Ertzaintzako Fakultatibo eta Teknikarien eskalara sartzeko.

3. Jatorriko kategorian benetako zerbitzu-aldian emandako denbora kontatzeko, iharduneko zerbitzuko egoeran emandako denboraldiari, aukeraketa-bidea gainditu bada behintzat, kategoria horretan sartu aurretik egindako praktika-aldian igarotakoa gehituko zaio, eta kendu, gaixotasunek edo lanetik kanpoko istripuek eragindako bajan emandako denboraldia, lizentziez baliatzen emandakoa eta kategoriak bere dituen zereginak ez betetzea dakarren beste edozein egoeratan emandakoa.

4. Funtzionariek, gehienez, hiru deialditan parte hartu ahal izango dute eskala eta kategoria berera barne-aurrerabideko txandaz sartzeko. Deialdi bat agortutzat, eta honenbestez kontagaitzat, joko da funtzionaria deialdi horretan parte hartzeko onartua izaten denean.